2021-04 -9 | Denbora, Estiloa, Fantastikoa, Ipuina, Itzulpena, Lilura
Eguzkia sartu egin zen; lainoak, nire buru gainean zarpailtsu gurutzatzen zirenak, zerumuga urrunean pilatzera zihoazen elkarren gainean. Udazken arratseko haize hotzak nire oinen inguruan zirimolatzen zuen orbel lehorra. Bide baten ertzean eserita nengoen, joan...
2021-04 -9 | Fantastikoa, Gutuna, Idazlea, Ipuina, Sormena
Imajina ezazu Franz Kafka Prahako kale batetan. Ez, Prahan ez, beste ziudade bat da. Imajina ezazu Berlingo kale batetan. 1923ko hazilean etxez aldatu ziren Dora Dymant eta bera, Grunewaldstrasse 13, mediku baten etxeko gela bi alokaturik. Imajina ezazu, iadanik...
2021-02 -7 | Aldizkariak, Bilbea, Eragina, Fantastikoa, Irakurlea, Itzulpena, Kritika, Lilura, Nobela, Pertsonaia, Tradizioa
Duela hamazazpi urte, Hobbita izeneko liburua agertu zen, zaratarik gabe, eta, nire ustez, mende honetako haurrentzako kontakizunik onenetakoa da. Trilogiaren lehen liburukia den Eraztunaren Elkartea lanean, J.R.R. Tolkienek aurreko liburuan aurkeztu zigun...
2021-01 -2 | Artea, Eragina, Estiloa, Fantastikoa, Hitzaurrea, Hizkuntza, Idazlea, Irakurlea, Kritika, Literatura, Nobela, Saiakera, Sormena
Mikel Lasak gertutu duen lan eder honek baditu oso jakingarri diren hiru alderdi gutxienez: 1) Euskerak gora-bidean aurkitzen dituen oztopoak, asko eta handiak dira; poesia berrian langile ugari eta on asko baditu ere, ipui eta novelak eskatzen dituzten bide...
2020-11 -8 | Beldurra, Fantastikoa, Heriotza, Hizkuntza, Poesia, Tradizioa
Gonzalo de Berceok Milagros de Nuestra Señora liburuko hamabigarren mirarian pertsonifikatu egin zigun beldurra: Salió de la eglesia, fo a la fermería,Non levava de miedo la voluntad vazía,Non irie tan apriesa iendo en romería:Don Bildur lo levava, par la cabeza...
2020-11 -8 | Aberria, Egia, Emakumeak, Erbestea, Fantastikoa, Saiakera, Umorea
Orain egun gutxi igaro da Donostian barrena Miss España, Españiako erregiña; obeto esan, Españiako eder-batzaldian erregin aukeratua. Dana dala, ainbeste txotxolokume lerdea zeriela euki ditu begira, neskatxa polit bat amar urtez bein baño ikusiko ezpalute bezela....