Zer da Aker Larrea?
Orden kronologikoaz gain, Deabruaren Eskolako testuen artean nabigatzeko modurik onena etiketak erabiltzea da. Aukeratu ditugunak erabilgarriak izatea espero dugu eta gure sailkapen nagusian erosotasunez mugitzeko nahikoak. Aker Larrea izeneko atalean, berriz, batasun tematikoren bat duten testuekin sortu ditugun bildumak argitaratuko ditugu. Hor topatuko dituzu “Katuak nazioarteko literaturan” edo “Basurdearen garrantzia gure testuetan” edo “Bagdad euskal literaturan” moduko proposamenak.