ZER EGIN DEZAKET

eskolakide izateko?

Sugea etorriko balitz paradisuko zure erreinura eta galdetuko balizu “zer esan dizu zure aitak gertatuko dela sagarra jaten baduzu” eta erantzungo bazenio “hil egingo naizela esan dit” eta sugeak argituko balizu “ez zara hilko baina mundua den bezala ikusiko duzu” eta hartuko bazenu sagarraren zati bat eta konprobatuko bazenu aitak gezurra esan dizula eta sugeak arrazoi duela ez zenuke suge horren berririk galdu nahiko, ezta?

Ez dezazun Deabruaren Eskolaren berririk galdu eman izena gure email zerrendan eta nobedade guztien berri emango dizugu. Idatziguzu email bat, “Eskolakide izan nahi dut” tituluarekin helbide honetara: deabruareneskola@gmail.com Eta jarrai gaitzazu gizarte sareetan, gure argitalpenen berri jasotzeko.