AMAIUR
Amayur gaztelu baltz ori
—berreun gudari oro sumin—
zaintzen zattuben zaldun onak
Naparra-aldez egin dabe zin.
Amaiur
Nafarroako ikurra. Erresumaren konkista gertatu eta berehala (edo orduan esan ohi zuten bezala, «se reduciera a la corona de Espanna»), gaztelarrek harresiak beheratu zituzten eta gaztelar alkatea jarri zuten.
Norbere erriaren aurka jaikitzen danak bere izena ta bere odola gorrotatuz bukatzen du
Gure gudariak beren artean nakustelarik, kemen geiagoz borrokatuko dute. Argiro ikusiko baidute, napar-askatasunaren aldeko gudate au.
«Nafarrak dira», azaldu zuen kondestableak
Etsipena handia izan zen, baina Amaiurren defendatzaileen heroismoa are hunkigarriagoa eta apartagoa agertu zen. 200 bat nafarrek, beren besoekin eta beren erabakitasun hutsarekin, luzaro eutsi zioten mila gizon ongi hornituk osatutako gudarosteari.
Nahiago dute ametsekin batera betiko desagertu amore eman baino
Garai zitalak gureak. Baztango haranak okupazio luze bezain mingarria jasango du bere erraietan. Gaztelarrak ez dira txantxetan ibiltzen. Errresistentzia sumatzen duten tokietan gupidarik gabe erantzun dute
Amaiur berregiten
Iruditeriak herri identitatearekin eta tresna eraldatzaile izatearekin duen loturaz galdekatzen gaitu. Uste dut euskal abertzaletasunak sexu/genero sistemari buruz egin dituen irudikapenetan arakatzea dela erantzuteko bide egoki bat.
Sastrakak, larreak eta huntzostoak Nafarroako gertakaririk entzutetsuenetako bat estali dute
Aldi batez gaztelu ederra izan zena, orain munoizka bat besterik ez da, sasiz eta belarrez betea. Sastrakak, larreak eta huntzostoak Nafarroako gertakaririk entzutetsuenetako bat estali dute Amaiurko gaztelu zaharrean.
Espainiak bere hitza bete zuen barruan harrapatzen zituzten guztiak urkatuz
Historiak ez du diktatzen ezer. Nire iritziz, eskubide historikoak argudioak besterik ez dira, ez dira eskubideak. Zergatik? Eskubideak ez direlako oinordeko etortzen, ez dira heredatzen, ez dira patrimonioa, duintasunetik sortzen diren zerbait dira.
Amaiur bere erregearekiko leialtasun nafarraren azken gordelekua izan zen
Ezkiroz-Noaingo hondamenditik salbatutako nafarrek Pirinioetara heldu eta Biarnoan babestu ziren. Oraindik ere kemena izan zuten azken saialdi bat egiteko, etsaiaren indarra zela eta, egiazkoa baino sinbolikoagoa izan zena.
Bentzutuak izan ziren, bainan ez heziak
Eta horra nun ikusten ditugun, beste zaldun leial batzuekin baturik, Amaiur’ko gaztelua inguratzen eta erasotzen: haren omenaldi-torrean katedun bandera gorria aizetan dabil berriro. Hantxen jokatu behar dute gudaldi garaiena, handiena.
500 urte barru zer esango dute gutaz?
Zer aurkituko dute? Ze interpretazio egingo dute aurkitu dutenaz? Zer izan ginela esango dute? Harro egongo ote dira gutaz? Edo lotsatu egingo dira? Gure lurrarengatik, mundu honengatik ahal genuen guztia egin genuela? Hiltzen utzi genuela? Zer erranen dute?
Euskal koloreek modernotasuna dakarkiote XVI.eko epopeiari
Konbikzio kolektibo horrek iraun du luzaz, estatuak zutik iraun dueno nagusiki; eta behin erresuma bahituz geroztik da euskal sentimendu nazionalista eratu.