Harkaitz Cano
lurrun minez

Haur batek treneko leihoan utzitako lurruna

Apur bat argiagoa banintz
esango nizuke
suizidek bota egingo naiz
esaten duteneko naturaltasun berdinaz…

«Birigarro erraldoiak», Kea behelainopean bezala, Susa, 1994

Bus leihoetako lurrunean marrazkiak egiten dituen haurraren izua bezala

Aurpegi baten bila hiria zeharkatu duenak soilik
dakizkien gauzak…

«FGL», Norbait dabil sute-eskaileran, Susa, 2001

Ahotik lurruna zeridalako agian, aitak, besapean zeraman jaka hartu eta bota egin zidan

Ezer ez ulertu izanaren aurpegia jarri nuelako agian, edo ahotik lurruna zeridalako agian…

«Argentinar lotsatia», Neguko zirkua, Susa, 2004

Ispilua, animalia hura, zauritzeko bide bakarra

Odol hari fina ikusi zuen ispiluan, lepoan behera zetorkiola. «Ispiluak piztia arriskutsuak dira» otu zitzaion orduan…

«Ispiluak animalia higuingarriak dira», Telefono kaiolatua, Alberdania, 1997 

Lurruna ahotik joan-etorri azkarrean

Hildakoa hilik egon arren, manta nabarra larruorde duen arren, haren begiak ikusten ez dituzten arren…

«Cambalache», Twist, Susa, 2011

Badaude desagertzeko modu gehiago ere

Nire hautua izan da oso oihartzun zehatzak sortzea irakurlearen baitan, oso argi utziz baita ere fikzioa dela...

Oier Guillanen elkarrizketa 7ka aldizkarian, 2011ko abenduan

Lurrundu egin da, desagertu…

Hurrengo ilunabarrean Nora andrearen deia errepikatu zen. Bata zuria besterik soinean ez zuela hartu zuen oraingoan ere…

«Zelata», Beluna Jazz, Susa, 1999

Geldirik dagoen mundua geldiago, bere bihotza ere halatsu, lurruna leihoetan

 —Aske utziko diagu, ezta?

«Legis silva», Twist, Susa, 2011

Lurrunak eta erortzen ari zen elurrak sorturiko begitazioak besterik ez ziren izan ikusitako haiek guztiak

Berriro begiak ireki zituenean oraindik auto barruan zihoala ohartu zen. Zinema pantaila bilakatua zen parabrisan, lurrunak eta erortzen ari zen elurrak sorturiko begitazioak besterik ez ziren izan ikusitako haiek guztiak, ziur aski…

«Tiro», Pasaia blues, Susa, 1999 

Niagarako urak sortutako behelainoa eta lurruna zeharkatuz

Konta dezagun hemerotekatik ateratako istorio bat. 

  1. urtean, ekilibrista kanadar ospetsu batek honako erronka hau bota zion bere buruari komunikabide guztien aurrean…

«Beldurren katalogo osagabea», Izu zinezkoak, Alberdania, 1998 

Itxoiten dut elurrak edo desesperoak edo lurrunak edo adats iluneko postariak

Beren jaioterriko argazkiak erakusten zizkidaten,
vodka botila inportatuetako etiketak,
min gorriaren mapak, besoetan tatuatu Bulgariako
banderak, eraikin esanguratsuenen postalak.

«Buzoiak dira nire aberria»,

Norbait dabil sute-eskaileran, Susa, 2001

Betaurrekoak behin eta berriro lurruntzen zaizkio Sotori

Zeberiok gaiztakeria txikia egin die: «Horra, hori duk gailurra», esan die.

Azken indar erreserbak eta geratzen zitzaien ur apurra ahitu dituzte beste biek…

«Hiru lagunak», Twist, Susa, 2011 

Hatsa eman eta lurrunduz

Urrun geunden ordea salbu egotetik, kontrako norantzan eta abiadura handia baitzetorren beste trena. Eta bi trenen kabinak elkarrengandik aski hurbil egon zirenean, aurrez-aurre zetorren trenaren kabinan argi eta garbi bereizi nuen argi keinada berdexken pean nor zetorren gidari...

«Istanbul zigarrokin baten barruan»,

Telefono kaiolatua, Alberdania, 1997 

Lurrundu egiten zaio lotsa, edo lurruntzen zaiola sentitu nahi luke behintzat

Bakean sentitu da Gregorio, bakarrik geratu denean. Bigarren freskeratik geratzen diren sardina apurrak atera eta haiek erretzen hasi da, nahiz eta badakien gehiegi direla berarentzat, ez daukala goserik, ez duela bakar bat ere jango

«Ospakizuna», Beti oporretan, Susa, 2015

Kamerari musu eman eta une batez, objektiboa lurruntzen zuen unean

Hiruzpalau egun iraun zuen grabatutakoa ikusteko errezeloak. Ikusi zuenean, ordea, lotsatzetik urrun, kitzikatua sentitu zen ostera ere. Berotu egin zen bere hasperen faltsuen sinesgarritasunarekin

«Paper requiem», Twist, Susa, 2011

Ahotik lurruna zerizula

Estu besarkatu ninduzun kale-ertzean, ahotik lurruna zerizula. Niri ez zeridan lurrunik ahotik, bitxia

«Eskularruak mara-mara», Neguko zirkua, Susa, 2005

Ahoko lurruna eta bizarrean itsatsi jelazko lanpernak

Hitzordu bat. Adibidez hemen
orri zuri honetan.
Zita baten zain derrigorrezkoak diren
hitzetan pentsatuz,
bakarrik

«Abenduak 29 eta hotzak jota»,

Norbait dabil sute-eskaileran, Susa, 2001