2025-07 -23 | Askatasuna, Itzulpena, Laguntasuna, Umorea
Birritan edo hirutan ikusi zaitut berriz eta ez nauzu ezagutu, eta ondo da, ze neuk ere ez zaitut erreklamatuko, ze eskubide izango nuke; zu, katu pagano guztien artean libreena eta katu katolikoen artean gatibuena, zure seroraren ate aurrean etzana bera defendatzen...
2025-07 -11 | Fantastikoa, Tradizioa, Umorea
Ez ziren gutxi Loiolako Iñazioren santutasuna apaintzen zuten bertuteak, ez. Baina gainera, hain ezaguna ez zen datu bat atera dugu Frantzizko Laphitzen Bi saindu heskualdunen bizia liburutik, nondik ondorioztatzen baita, saindu ez ezik, billar jokalari trebea zela;...
2024-12 -20 | Aberria, Beldurra, Egia, Gerra, Historia, Itzulpena, Sufrimendua, Umorea, Zentsura
Moskun 14 urte, 8 hilabete eta 19 eguneko erbestealdia izan ondoren, 1988ko irailean Txilera itzuli nintzenetik, jende askok eskatu zidan liburu bat, artikulu bat, kronika bat, txosten bat idazteko; hitzaldi bat, Sobietar Batasunari buruzko klase bat emateko; nire...
2024-07 -4 | Itzulpena, Kritika, Sormena, Umorea
Imajinatu: kritikari bat iritsi da zeruko ateetara. «Eta zuk zer egin duzu?», galdetu dio San Pedrok. «Tira», dio hildakoaren arimak, «nik gauzak kritikatu ditut». «Barkatu?». «Badakizu, beste batzuek gauzak idazten zituzten, antzezten zituzten edo marrazten zituzten...
2023-11 -26 | Eragina, Idazlea, Irakurlea, Lilura, Maitasuna, Nobela, Pertsonaia, Umorea
Arantzazun ezer ulertzen ez nuelarik jarraitu nuen, baina Arantzazun euskara maskaltzeraino ikasi nuen. Ez behingoan, eskolarik ez nuelako bost urtetan ihardun behar izan bainuen hiru urteko ikasteak egiten. Baina bitartean hobeto malgortu ahal izan nuen euskara....
2023-10 -19 | Fantastikoa, Heriotza, Ipuina, Itzulpena, Umorea
Erromes akitu bat bide bazterrean etzan eta loak hartu zuen, osin sakon baten ertzean. Fortunaren damak aurkitu zuen han. —Tonto hau —pentsatu zuen Fortunaren Damak— amets nahasi bat heldu eta osinera eroriko balitz, gizasemeek neuk erorarazi dudala esango dute....