Imajinatu: kritikari bat iritsi da zeruko ateetara. «Eta zuk zer egin duzu?», galdetu dio San Pedrok. «Tira», dio hildakoaren arimak, «nik gauzak kritikatu ditut». «Barkatu?». «Badakizu, beste batzuek gauzak idazten zituzten, antzezten zituzten edo marrazten zituzten eta nik horiei buruz zera esaten nuen: Ahula da eta ez du inor konbentzitzen, konpetentea eta erabilgarria… badakizu, halakoak».
Stephen Fry
Irati Jimenezek euskaratua, Aiztoa eta arkatza: Idazteari buruzko idazleen aholkuak (autolaguntza gida), Txalaparta, 2013