Erromes akitu bat bide bazterrean etzan eta loak hartu zuen, osin sakon baten ertzean. Fortunaren damak aurkitu zuen han.
—Tonto hau —pentsatu zuen Fortunaren Damak— amets nahasi bat heldu eta osinera eroriko balitz, gizasemeek neuk erorarazi dudala esango dute. Mingarria da enetzat arrazoirik batere gabe sala nazatela; edozer egiteko gertu nago hori gerta ez dadin.
Horixe esanaz, erromesa osin barrura bultzatu zuen.
Ambrose Bierce
«Fortunaren dama eta erromesa», Hamairu ate (Elkar, 1985), aukeraketa eta itzulpena Joseba Sarrionandia eta Mitxel Sarasketa