Dembora presentea eta dembora pasatua
Acaso daude presente biac dembora futuroan,
Eta dembora futuroa contenituric dembora pasatuan.
Dembora guztia presente badago eternalqui
Irredimible da dembora guztia.
Guertha ahal içan cena abstractione bat da,
Bacarric speculationezco mundu batetan
Possibilitate perpetual baten ancean dirauena.
Guertha ahal içan cenac eta guerthatu cenac
Bethi presente dagoen fin batetara desarratzen dute.
Urrhatsec echo eguiten dute memorian
Hartu ezquenuen passagean
Inoiz çabaldu ezquenuen atherat
Rosa-jardinean. Ene Hitzec horrela dute
Eguiten echo çure memorian.
Baina zer asmorequin,
Rosa-hostoz bethericaco erratheluan hautsa harrotzen
Dutela, eztaquit nic.
Beste echo batzuec
Habitatzen dute jardina. Seguituco dugua?
Arhin, erran çuen çoriac, bilha itçazue, bilha itzaçue
Bazter haretan. Lehen athearen ondoan,
Gueure lehen munduan, seguituco dugua
çoçoaren deceptionea? Gueure lehen munduan.
Han ceuden, dignificaturic, invisible,
Lehiaric gabe movitzen cirela, orbelen gainetic,
Autumnoco çargorrian, aire vibrantetic,
Eta lahar-artean ezcutaturicaco musica ençugabeari
Arrapostan, çoriac deithu eguin çuen,
Eta begui-colpe ikusi-gabeac gurutzatu çuen, ceren
Rosec behatuac diren floreen beth-ikertzea baitzuten.
Bertan ceuden, guc ostatatu, acceptatu eta acceptari.
Hala movitzen guinen, haec eta gu, manera formal batetan
Çumardi hutsetic, ezpeletaco circulurat,
Butzu lehiortura beguiratzera.
Leihorric butzua, cimendu leihorra, ertz ilhunac,
Eta butzua eguzqui-arguiticaco urez betheric cegoen,
Eta lotosa igaten cen, gueldi, gueldi,
Arguiaren bihotzaz dirdiratzen cen açala,
Eta haec gure atzean ceuden, butzuan reflectaturic.
Guero hodei bat iragan cen, eta butzua hutsic cegoen.
Çoaz, erran çuen çoriac, ceren rosac haurrez betheric baitzeuden,
Excitatuqui ezcutuca, barrea gordeca.
Çoaz, çoaz, çoaz, erran çuen çoriak, genero humanoac
Ecin supporta deçaque realitate handiric.
Dembora passatuac eta dembora futuroac,
Guertha ahal içan cenac eta guerthatu cenac
Bethi presente dagoen fin batetara desarratzen dute.
Thomas Stearns Eliot
«Lau Quartetto», T.S. Eliot euskaraz liburuan, Gabriel Aresti, Joseba Sarrionandia, Jon Juaristi. Gabriel Arestik euskaratu zituen «Lau Quartetto»-ak 1973an. Liburuaren apailatzailea, Jon Juaristi. Hordago, 1983
Irudia: The Waste Landen jatorrizko bertsioa. Editorea Valerie Eliot, Faber & Faber, Londres, 1971

