Enpalatuaren ipuina

2020-09-08

Eguzki sartaldeko huri batean: plazaren erdi-erdian kondenatu bat hiltzen ari da, enpalaturik. Jendea begira dago. So egile urrikaldun batek esaten dio dohakabeari: 

—Min asko ematen dizu?

—O bai! —erantzuten du besteak—. Batez ere farre egiten dudanean…

Jon Mirande

«Humore beltzaren adibideak», Egan, 1960, 3-6. Jon Mirande, Gauaz parke batean: ipuin izugarriak.

Patri Urkizu arg., Elkar, 1984, uztaila. Txomin Peillen arg., Jon Miranderen idazlan hautatuak, Gero, 1976