Aurrekoan liburu bat basatiki kritikatzea zuzena den ala ez eztabaidatzen genuen. Miguelek ezetz zihoen, errespetu bat zor zaiola bizitzaren hainbat urte liburu bat idazten saiatuz eman dituen norbaiti. Ez nago ziur. Badakit gustatzen ez zaizun zerbait kritikatzeko moduak eta moduak daudela, baina batzuetan agindu dizuten liburu batetaz kopetaraino amaitzen duzu eta irakurleei horixe esateko gogoz, azken finean haiek baitira zure kritikaren hartzaileak: «Hau kaka hutsa da. Ezta bururatu ere erostea».
Mingotsegia izatearen kontrako argudiorik sendoena Maria Bengoak eman zuen: beti geratzen zara gaizki oso ezkorra den kritika bat idatzi ostean, eta sekula ez duzu ahazten.
Iñaki Uriarte
Diarios. Segundo volumen: 2004-2007, Pepitas de Calabaza, 2011, Mikel Sotok euskaratua

