Euskalduna ez banintz, mundu honetan galegoa izatea gustatuko litzaidake

—Manuel Maria iritsi zenean zure atera, zergatik pentsatu zenuen bera zela?

—Ba, ez dakit, ez dakit zergatik, ez naiz gogoratzen. Liburu baten kontrazalean haren argazkia ikusi ez banuen… Ze asmatzeko dohainak nik ez dauzkat.

—Zer oroitzapen dituzu Manuel Mariaz?

—Manuel Maria oso gizon maitagarria zen, bikotea, biak. Egia esan, aparteko oroitzapena utzi zuten hemen, benetan. (…)

Beste egun batean, Barakaldoko Centro Gallegon Gregorio San Juan igo zen hitz batzuk esatera eta Gabriel eta biok mahaian eserita geunden, eta, Gregoriok amaitu zuenean, Gabriel igo zen, eta, espainieraz hitz egin zuen, jakina, galizieraz ez zekielako, ulertzen zuen, baina ez zuen hitz egiten. Gogoan dut esan zuela euskaldun ez balitz, mundu honetan galegoa izatea gustatuko litzaiokeela. Galiziako herria gustatzen zitzaion, bere zintzotasuna gustatzen zitzaion.

Manuel Mariak oso umore fina zuen, eta Gabrielek oso ondo pasatzen zuen berarekin, ze, bazuen umore bat… Gabrielek lau retaco botatzen zizion han, eta, ala… ahora zetorkiona esaten zuen, oso argia zen.

Manuel Maria ezagutzea izan zen, ez dakit nola azaldu; Gabrieli ezagutzen ez zuen mundu bat ireki zitzaion. Bai, Curros Enriquez irakurtzen zuen eta aurreko egunean kontatu nizunez Gabrieli ezkongai gisa egin nion lehen oparia Currosen liburu bat izan zela, larruzko pasta berdearekin, azkenean etxetik desagertu zena eta jada ez dagoena. Esan nahi nuena da galizierazko literatura beti gustatu zitzaiola, baina Manuel Maria ezagutzea berarentzat oso garrantzitsua izan zen. Ezkerreko gizona zen, poesia idazten zuen gizona zen, herritik gertu zegoen; berak gustuko zituen konnotazio asko zituen. Horregatik uste dut Manuel Mariarekin gertuago sentitzen zen, babestuago. Blas de Otero gehiago ezagutzen zuelako, baina Blasekin distantzia gehiago mantentzen zuen, konfiantza handiagoa zuen baina, bere nortasunagatik, distantziak gehiago mantentzen zituen. Asko maite zuen Manuel Maria, eta poeta bikaina iruditzen zitzaion. Asko gustatzen zitzaion, irakurtzen hasten zen eta esaten zuen: «begira hau, begira zer esaten duen, baina begira ze polita den!, ez iezadazu esan galegoa polita ez denik». Galegoarekin txoratuta ninduen, eta erabat ongi irakurtzea lortu zuen.

Meli Esteban

elkarrizketa, 1975, Mikel Sotok euskaratua

Irudia: Gabriel Aresti eta Meli Esteban (Nerea alabaz haurdun) 1961. urtean El Carmeloko Munitis txaletean hainbat lagunekin, besteak beste, María Fernanda Iglesia Lesteiro, Gregorio San Juanen laguna; Jose Luis Gallego (Burgosko kartzelatik atera berria); Sabina de la Cruz (Blas de Oteroren emaztea); Juan Mari Aresti eta Angela Figuera. Angel Ortiz Alfauren argazkia