Une erabakigarriaren zain gaude, konkistaturiko subiranotasunaz egiten duten erabileraren arabera, herriak hondoratzen edo salbatzen diren une zehatzaren zain

2023-07-25

Garaipena hurbiltzen ari da, borroka finitzen ari da. Azken konbateak burutzen ari dira eta, une solemne hauetan, zutik eta nazioaren aurrean begirunez estalgabeturik, une erabakigarriaren zain gaude, konkistaturiko subiranotasunaz egiten duten erabileraren arabera, herriak hondoratzen edo salbatzen diren une zehatzaren zain; gure herriari denbora luzez indarrez kendutako subiranotasun hori, iraultzaren garaipenarekin onik itzuliko dena, hemen gorde eta defendatu dugun bezala, bere tronua eta gure gotorlekua izan diren mendietan. Duinduta eta indartuta itzuliko da, iruzurrak ez dezan inoiz ez berriro laidotu ezta tiraniak kateatu ere. 

Emiliano Zapata, nazioari diskurtsoa Morelosen, 1912ko urriaren 20an. Mikel Sotok euskaratua

Irudia: Emiliano Zapata 1911. urtean