Lurraldeen arteko mugak

2023-07-30

Gero eta usuago ikusten da argitalpen ugaritan, itzultzaileei egiten zaizkien elkarrizketetan, itzultzeak sorkuntzatik baduela erreibindikazioa.

Badirudi erreibindikazio horretan badela norberaren lana kategoriaz goratu nahi izatea.

Nik ez dut ukatzen itzultzeak sorkuntzatik duenik. Badu, izan. 

Baina azpimarratu nahi dut, badaezpada ere, itzultzaileak falta duela sortzaileak baduen testuarekiko konpromiso nagusia: testuaren ardura osoa bere gain hartzea, izen-deiturekin izenpetuz.

Jon Alonso

itzultzailea eta idazlea, 2022ko abuztua

Irudia: W.T. Warren burua babesteko bere asmakuntzaren erakustaldia egiten 1912an