Eta zer esan Paduraz…

2020-08-28

…zoragarri idazten duela ez bada. Baina nola baloratu protagonista estatu sozialista bateko polizia daukan nobela? Estatu kapitalista bateko poliziari egin ohi diogun kritika eskainiko diogu hari ere? Poliziak polizia dira mundu osoan, hori ezin uka, baina, posible al da poliziarik gabeko mundu bat?

Eta, Conde gabe, haren sortzailea, Leonardo Padura bera alegia, epaituko dugu? Orduan ere, zergatik? Kuban bizi nahi duela tematu delako? Asturias Printzea saria jaso duelako? Matxista delako?

Padurak zoragarri idazten du.

Jon Alonso

«Polizia sozialdemokrataren aroa», Beltzaren koloreak, Susa, 2016

Irudia: Leonardo Padura Habanako Floridita tabernan dagoen Ernest Hemingwayren estatuarekin