Birritan edo hirutan ikusi zaitut berriz eta ez nauzu ezagutu, eta ondo da, ze neuk ere ez zaitut erreklamatuko, ze eskubide izango nuke; zu, katu pagano guztien artean libreena eta katu katolikoen artean gatibuena, zure seroraren ate aurrean etzana bera defendatzen ari den txakurra bezala. A, Teodoro, zeinen ederra zen zu bidexkatik jaisten ikustea, buztana airean, izpilikuaren artetik zure katuñoarengatik auhenka; zeinen gozoa urtero zuk nahi zenuen egunean topo egitea, axolagabe leihora jauzi egiteko eta gurekin ordu batzuk geratzeko hautatzen zenuen ilargi-gauean elkartzea, zure askatasunera itzuli aurretik, gutako askok bezala aldatu duzuna katu-erretiro batengatik, hitzeman dizuten zeruagatik.
Julio Cortazar
«La entrada en religión de Teodoro W. Adorno»ren pasartea (El último round), Mikel Sotok euskaratua
