Don Bildur

2020-11-08

Gonzalo de Berceok Milagros de Nuestra Señora liburuko hamabigarren mirarian pertsonifikatu egin zigun beldurra: 

Salió de la eglesia, fo a la fermería,
Non levava de miedo la voluntad vazía,
Non irie tan apriesa iendo en romería:
Don Bildur lo levava, par la cabeza mía.

Oso ugaria da pertsonifikazio-modu hori gure herri-literaturan. Ez ditut adibide batzuk baino emango: 

Don Gil de Ezer Ez, puzkarra dela uste, eta putza izan ez.
Urlia de Ondo-Gura, eta inork ez ezer emon gura.
Hobe da Don Trumoi, Doña Rogatiba baino.
Jaun Debalde goseak hil zen.
Musde Eurik egin digu bisita.
Murde Gosek harturik barrena.
Markesa de Hartuko Nukek egin dit bisita.

Anjel Lertxundi

«Don Bildur», Letrak kalekantoitik, Alberdania, 1996

Irudia: Eliza erromaniko gaztelar baten portikoko iruditeria

Beste eduki hauek ere zure gustukoak izan daitezke…