Seguru bazkaloste luze eta interesgarria izango genukeela

Azken afaria irakurri ostean, elkarrizketa hau prestatzeko zure liburuak eskuratu eta irakurtzen aritu naiz. Irakurria nuen arren, Non dago Stalin? irakurri berri dut. Azken afariarekin antzekotasunik baduela esango nuke.

Aspaldi irakurri nuen nobela hori, eta hala izango da segur aski. Pentsatzen jarrita, nire orduko hainbat kezka eta obsesio eta oraingoak antzeko samarrak direla esango nuke. Betiko kontu horien erabilpena, berriz, oso bestelakoa da oraingo honetan. Ordukoan komikietatik eta antzeko beste kontu batzuetatik hartutako osagaiak ageri ziren. Azken afarian, baina, idazkera guztiz errealista erabili dut hasieratik. Hor dago aldea.

Bazkaria, gonbita itzazu hiru adiskide. Nortzuk dira? Zer jango duzue? Zertaz mintzatuko zarete?

Lehenik eta behin zu gonbidatuko zintudake, jakina. Bigarren gonbidatua Josu Landa izan liteke eta Iban Zaldua hirugarrena. Seguru bazkaloste luze eta interesgarria izango genukeela. Menua barazkizalea litzateke, noski. Halako lagunekin, mintzagaiak bi izango ziren nagusiki: literatura eta politika edo politika eta literatura edo biak batera. Edo auskalo, beharbada futbolaz mintzatuko ginateke. Sekula ez dago jakiterik. Nolanahi ere, ez ginateke batere aspertuko.

Mikel Antza

Xabier Montoiaren elkarrizketa, Argia, 2014ko maiatzaren 25ean

Irudia: Xabier Montoia eta Mikel Antza Montoiaren Taxiak ez dira gelditzen liburuaren aurkezpenean Donostiako Koldo Mitxelenan 2021eko maiatzaren 21ean. Argazkia Mikel Antza Funtsa.