Mundu bat da nobela, bibentziari asko esijitzen dion mundu bat nire kasuan

2021-02-07

Tira, eta noizko nobela? Ze esaten bait da ipuingintza nobelagintzarako trebakuntza ariketak ote diren

Nik uste idazteak berak trebatzen duela. Nobela idazteko edo ipuina idazteko. Ipuinak idazteak ipuinak idazteko trebatu nau, eta nobelak beste idazmolde bat eskatzen du. Nobela idazteko orain arte egin ditudan saioak arnas faltaz itzali dira, edo garai hobeagoen esperoan gorde ditut lehen folioak. (Ez omen da ona hasi berri den lan batetaz mintzatzea, baina arriskatuko naiz). Nobela idazterakoan ipuinetarako erabili izan ditudan teknikek ez didate balio. Okerrago dena, hizkera, estiloak ere ez dit balio. Beste mundu bat da nobela, edo zuzenago, mundu bat da nobela, bibentziari asko esijitzen dion mundu bat nire kasuan. Zerotik hasi banintz bezala sentitzen naiz, baina era berean oso motibaturik. Maratoia amaituko dudala uste eta espero dut.

Mikel Antza

Lierni Amorrorturen elkarrizketa Navarra hoy egunkarian Odolaren usaina (Susa, 1987) argitaratu berritan

Irudia: Mikel Antzaren argazkia, elkarrizketa irudiztatu zuena

Beste eduki hauek ere zure gustukoak izan daitezke…