Jaio nintzen urtean, 1953. hartan, Konkordatua sinatu zen. Franco AEBek publikoki onetsia izan zen eta Solo ante el peligro filmatu zen. Plan de estabilización zelakoa hasi zen. Aita, ama eta guzti horren semea naiz. Eskorpioaren ezaugarriak betetzen ditut, oso osorik.
Betidanik idatzi izan dut. Hamaika urtekin eman zidaten beka hartarako ariketa idatzian ederto pasatu nuen. Erderaz idazteari, umetan euskalduna izanda, lotsagarri neritzon. Isildu nintzen. Orain laupabost urte ekin nion euskaraz idazteari. Aurrerantzean ez naiz geldi geratu. Makinaz ere ikasi dut eta!
Pekatu gehienetan tartekoa izan ondoren, euskaraz idaztearen honetan ere banabil. Ortodoxia guztien kontra, maisu gehienen aurka, munduan diren liburu guztiak irakurtzerik ez dagoela, kontraesan horrexek ematen dit barregurea.
Edorta Jimenez
Gaua zulatzen duten ahausietan liburuaren azal hegaleko testua. Susa, 1987ko azaroan