Ez zen konformatzen poema onak eta egiazkoak egitearekin

2021-02-07

Poesia benetakoa

W.H. Auden poetak kondatu zuen, idazten hasi zenean poesia «ona» egiten entseiatzen zela.

Gero poema, onak ez ezik, «egiazkoak» egiten saiatu zen. Edertasun eta intelijentziaren kriterioekin batera, egiaren kriterioa haintzat hartuz.

Baina geroago ez zen konformatzen poema onak eta egiazkoak egitearekin. «Benetakoak» nahi zituen zentzu sakonagoan, bere bizitzarekin fidelak.

Joseba Sarrionandia

Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997

W.H. Audenen erretratua Cecil Beatonek eginda