Kalaportu itsaso bazterrean dago, Gipuzkoan, Ondarroa baino sortalderago. Ez da geografia liburuetan aipatzen, baina ez jendea handik pasatu ez delako, denok pasatu gara inoiz, lanera joateko handixik, Kalaportu albotik, pasatu behar duzu ia goizero.
Dena dela, Kalaportu mapetan ez agertzea, kartografoen broma iruditzen zait.
Joseba Sarrionandia
Lagun izoztua nobelaren argitalpena dela eta elkarrizketa, Argian, 2001eko azaroaren 18an
Irudia: Txomin Peillen, Joseba Sarrionandia eta Esteban Montorio Habanako portuan 2011ko otsailean
