Horregatik portatu nintzen txarto pertsonaiekin, eurak ere nirekin txarto portatu zirelako

Gaiztoa zara zure pertsonaiekin.

Gaiztoa baino gehiago. Kabroi hutsa.

Abiapuntu dramatiko horrekin irakurleari ez al zaio gogorra egingo hori?

Ez dakit irakurleak zer pentsatuko duen, baina ni asko dibertitu naiz maltzurkeriak egiten. Oso ondo dago pertsonaiek bizitza propioa hartzea, baina noizbehinka eztena sartu behar zaie. Txemak hori merezi du. Ez du hiltzea merezi, sofritzea baizik. Gainera pertsonaiak ere nirekin nahiko kabroiak izan dira. Nire ametsetan sartu izan dira. Nobelan sartu dudan ametsa erreala da. Nik egin nuen. Ni neu, zoritxarrez, Txema nintzen ametsean eta gertatutako istripuan Eider ez zen hiltzen, besoa besterik ez zuen hausten. Desilusio itzela izan zen. Eiderrek hila behar zuen. Iratzarri nintzenean sekulako poza hartu nuen. Horregatik portatu nintzen txarto pertsonaiekin, eurak ere nirekin txarto portatu zirelako

Julen Gabiria

Nagore Irazustabarrena Urangaren elkarrizketa Connemara gure bihotzetan (Elkar, 2000)

nobelaren argitalpena dela eta, Argian, 2000ko apirilaren 23an

Irudia: Balen aurkako txalekoa frogatzen New Yorken