Euskal kulturgintzan lanegiteko hautua aspaldidanik egina dut

Eta bukatzeko. Esaiguzu zerbait zure asmoez. Orain berriz Parisera zoaz baina, hona etortzerakoan, zein dira zure asmoak?

Jakin taldera etorriko naiz. Dakikezunez, euskal kulturgintzan lanegiteko hautua aspaldidanik egina dut. Eta hain zuzen euskal kulturari dagokionez badut, denen gainetik, beste gogo bat ere. Soziologia ikasten ari naizenez gero, bide hortatik euskal kulturaren azterketa batzuk hartu ditut gai bezala. Hasteko, euskal liburua aztertu nahi nuke, oso sinpleki. Aldizkarien bidez irakurleari dei egiteko esperantza dut, nor duten irakurle eta zer nahi duten irakurleek, argitaretxe beraiek are hobekixeago jakin ahal dezaten. Zenbakiz eskas dabilen euskal kulturak bere burua zenbakitan disekaturik ikusteko lotsarik ez ahal du izango!

Joan Mari Torrealdai

«Herrialde»k egindako elkarrizketa, Zeruko Argia, 1973ko urriaren 14an

Irudia: Joan Mari Torrealdairi Euskal idazleak, gaur libururako Anton eta Ramon Egigurenek ateratako argazkia