Joaquín Soler Serrano: Pixka bat hitz egingo dugu Julioren gurasoei buruz: zure aitak euskal etorkia edo jatorria zuela uste dut eta zure ama frantsesa zen, baina Hanburgoko aitona-amona alemaniarrekin.

Julio Cortazar: Biografiaren alderdi honi dagokionez argentinar askok nahikotxo bat egingo genuke, zuk ondo baitakizu Argentina immigrazio-herrialde bat dela, giza koktelak sortzen dituena, arrazen nahasketa. Zorioneko zerbait dena, oraindik ere uste baitut gizadiaren bide positiboetako bat mestizajea dela. Zenbat eta handiagoa izan arrazen fusioa, orduan eta gehiago ezabatuko ditugu txobinismoak, patriotismoak, mugako nazionalismo burugabe eta zentzugabeak.
Joaquín Soler Serrano: Gizonaren gizon guztiak…
Julio Cortazar: Oxala. Baina, halaber, gizona gizon guztiak izatea espero dut; ez dut alde bakarreko eredu batean pentsatzen; izan ere, imajinatzen duzu denok berdinak izango ginatekeen mundu bat? Inurriak ere ez dira berdinak, uste dut zereginak bereizten dituztela, edo erleak. Ez, ez… gizabanakoa salba dadila, bestela bizitzak ez du zentzurik.
Baina ni immigrazioak sortutako koktel horietako bat naiz. Aitaren aldetik, Cortazar abizen euskalduna da. Euskal Herrian izen hori duen herrixka bat dagoela ere esan didate, inoiz bisitatu ez dudana. Nire birraitona Argentinara emigratu zuen euskaldun horietako bat zen, Iparraldeko probintzia batean, Saltan, nekazaritzan aritu zena, eta agian abeltzaintzan pixka bat ere. Ez nago ziur. Zuhaitz genealogikoa ez zait inoiz interesatu. Datu zehatzak falta zaizkit. Ez ditut oso ondo ezagutzen nire aurrekariak. Baina talde hori, aitarena, euskaldunak ziren.
Julio Cortazar
Joaquín Soler Serranorekin elkarrizketa, 1977ko martxoaren 20an, A fondo saioan
Mikel Sotoren transkribaketa eta itzulpena
