Uste baduzu anarkista batek taberna edo kafe batean egon behar duela bere emazteak lan egiten duen bitartean, ez duzu ezer ulertu

Arratsalde batean bisitan joan gintzaizkion eta sukaldean aurkitu genuen. Amantal bat zeraman, platerak garbitzen zituen eta Colette alabatxoarentzako eta emaztearentzako afaria prestatzen zuen. Nirekin zihoan laguna adarra jotzen saiatu zen: «Baina aizu, Durruti, horiek emakumeen lanak dira». Durrutik zakar erantzun zion: «Hartzazu hau adibidetzat: nire emaztea lanera doanean nik etxea garbitu, oheak egin eta janaria prestatzen dut. Gainera, umea bainatzen eta janzten dut. Uste baduzu anarkista batek taberna edo kafe batean egon behar duela bere emazteak lan egiten duen bitartean, ez duzu ezer ulertu.

Manuel Perez

¡Campo! aldizkarian, Hans Magnus Enzensbergerrek El corto verano de la anarquía: Vida y muerte de Durruti liburuan jasoa eta Mikel Sotok euskaratua

Buenaventura Durruti janaria prestatzen