Maiteko dute, orain arte maite izan duten bezala

2025-07-14

Anglo-sajoniarrarentzat XIX mendea ezagutu daiteke bi ikuspegitatik; materiaren maisutza eta arrazaren zabalkundearengatik. Hiru indar haundik izan zuten eragina: nazionalismoa, komerzioa eta demokrazia arrazen arteko borroka, barkamenik errukirik gabeko laissez faire burgesia nagusiaren aldetik, eta gizonen gobernu praktiko eta benetakoa berdintasun murritz baten mugetan. XIX mendeko demokrazia ez da XVIIIan amestu zen hura. Ez da giza-eskubideen deklaraziokoa, baina guk praktikan jarri duguna da.

Rudyard Kipling

Hauexek dira XIX mendeko tendentzia eta indarrak, Kiplingen ahotsean. Eta berak goraipatu du arrazen indarraren azpian zegoen erromantizismoa. Baita lokomotara-lurrunez betetako hizkuntzan ere. Berak jarri du goian gure bizitza, gure espiritua, gure etorkizuna. Bera da gure bozeramalea, eta hitzak dira bereak. Eta Kiplingek inork ez bezala transmititu du XIX mendeko nobela: altzairu eta lurruna, abentura eta urrutirako bidaiak.

Bai, XIX mendea da abentureroaren mendea. Eta Kiplingen ahotsa abenturarena denez, esan daiteke berea XIX mendekoa dela. Ba al dago beste bat errepresentatiborik agian? Kipling ahaztera bultzatu behar da, jendea oroituko al da Stevenson eta bere Jekill and Mr Hyde horregatik. Ez. Bere nobela bat: Uharte eta Altxor bati buruzkoa klasikoa bihurtuko da, Robinson Crusoe eta Kiplingen hainbat bezala. Kipling oroimenera ekarriko dute bere entsaio, gutun, bizitzako filosofia, berarengatik. Maiteko dute, orain arte maite izan duten bezala. Baina berak posteridaderako duen eskubidea haundiagoa izango da besteena baino. Aro bakoitzak bere abeslaria bait du. Izan ere Walter Scott izan zen zaldun aroaren abeslari eta Dickens burgesiarena, nagusia izan aurretik. Eta Kipling, burgesiarena, nagusi bezala; gizon zuriarena, mundu osoan zehar konkistadore; konkistadorearena. Horregatik oroituko dira berataz.

Jack London

«Kipling: arrazaren legea» (1901ko urria), Felipe Juaristik euskaratua, Literatur Gazeta, 8. zenbakia, 1988ko otsailean

Irudia: Jack London idazle estatubatuarra. Hulton Artxiboaren argazkia.