2020-08 -28 | Hizkuntza, Itzulpena, Poesia
Gauza bera gertatzen zitzaion beti. Norbaitek bere poemaren bat erdararen batera itzultzen zuenean (berak zekizkienen artekoa bazen behintzat), bereak ziren neurtitz haiek jatorrizkoan baino hobeto ematen zioten. Horregatik ez zen harritu bere «Denbora eta kanpaia»...
2020-08 -28 | Aberria, Hizkuntza, Injustizia, Nobela
Alain Robbe-Grillet hil eta idazle handi bat joan zaigula esango du baten batek. Baliteke, ez dut nik esango ezetzik. Haren lanak ez nituen oso gogoko, nahiz eta aitortzen diedan berritasuna eta bazterrak nahasteko gogoa. Literaturaren Historian edukitako garrantzia...
2020-08 -27 | Aldizkariak, Antzerkia, Artea, Askatasuna, Literatura, Sormena
Nola definituko zenuke teorikoki sorpen artistikozko lana? Ni, literatura nahiz artea gizaplanaren beste sailekin desberdintzen diren (eta oso nabarmenki desberdindu ere) lan molde batzu direla ikustera heldu naiz. adierazi dizkizudan une erreflexibo horietan. Lan...
2020-08 -27 | Artea, Bilbea, Estiloa, Idazlea, Irakurlea, Kanona, Kritika, Lilura, Literatura, Pertsonaia
Idazleei izugarri gustatzen zaien idazle batek, Raymond Carverrek, izenburu zoragarria jarri zion bere narrazio liburuetako bati. ¿De qué hablamos cuando hablamos del amor? edo Zertaz hitz egiten dugu maitasunaz hitz egiten dugunean? Liluratu egiten ninduen baita...
2020-08 -27 | Aberria, Aldizkariak, Askatasuna, Edizioa, Egia, Eragina, Estiloa, Hitzaurrea, Kritika, Poesia, Sormena, Sufrimendua
Joxe Azurmendi Otaegi, Zegaman jaio zan, 1941ean. Zarautzen frailetara sartu ta Nafarroako Herriberrin (Olite) egin zuen, frantziskotarren baitan, filosofia: hemen hasi zituen, 58/59 urteetan, lehenengo poesiak. Halare, garai hontan euskeraz baino gehiago egiten zuen...
2020-08 -27 | Edizioa, Eragina, Idazlea, Itzulpena, Literatura
Zazpi atedun Tebas hura, nork eraiki zuen? (…) Erregeek garraiatu ote zituzten harritzar handiok?… Halako galderak sortu omen zitzaizkion Bertold Brecht-i (edo, hobe esanda, historia liburua irakurtzen ari zen langile bati), eta ez dira galdera alferrekoak, jende...
2020-08 -27 | Artea, Elkarrizketa, Idazlea, Sormena
Nabari da liburuak idazteaz gain liburuen azalak egiten dituzula. Zergatik sentitzen zara azalak egiten idazten baino askoz erosoago? Ez dakit zehazki. Agian, irudiak gauza asko esaten dituelako, eta esateaz gain iradoki. Irudi bat bakoitzak nahi bezala interpreta...
2020-08 -27 | Duintasuna, Egia, Gerra, Heriotza, Historia, Injustizia, Sufrimendua
H.G. Wells-ek, Londresko Pen Clubeko presidenteak antsietatearekin desira ditu Federico Garcia Lorca gure kolega ospetsuaren berriak eta ikaragarri estimatuko du erantzun baten kortesia. Herbert George WellsLondresen, 1936ko urriaren 13an...
2020-08 -27 | Duintasuna, Egia, Elkarrizketa, Injustizia, Itzulpena, Poesia, Sufrimendua
Ez poetak ez inork ez du munduaren giltza eta sekretua. Ona izan nahi dut. Badakit poesiak goratu egiten duela eta irmoki sinisten dut lur bat haratago badago harekin elkartzeko zori atsegina izango dudala. Baina gizonaren mina eta munduari darion tai gabeko...
2020-08 -27 | Nobela, Pertsonaia, Poesia, Sormena
Jakin seguru ez dakit, baina susmo sendoa behintzat badut, 1987az geroztik, Manu militariz geroztik zehazki, gutxi, arraro, eta errepikakor idatzi dudala. Beharbada 80-90 hamarkadetan gelditu naiz estekaturik, neure baitako eta betiko barne-mamuekin jirabiraka eta...