Ona izan nahi dut

Ez poetak ez inork ez du munduaren giltza eta sekretua. Ona izan nahi dut. Badakit poesiak goratu egiten duela eta irmoki sinisten dut lur bat haratago badago harekin elkartzeko zori atsegina izango dudala. Baina gizonaren mina eta munduari darion tai gabeko injustiziak eta nire gorputzak berak, eta nire pentsamenduak berak, nire etxea izarretara mudatzea eragozten didate. 

 

Federico Garcia Lorca

Azken elkarrizketa, Lluis Bagaria irudigileak egina,

«Los diálogos de un caricaturista salvaje», El Sol, 1936ko ekainaren 10ean, Mikel Sotok euskaratua

Irudia: Soldadu errepublikarrak Madrilen gerra bitartean, 1937an. Madrilgo Erkidegoko Lurralde Artxibategia, Santos Yubero funtsa