2020-09 -27 | Antzerkia, Artea, Eragina, Estiloa, Idazlea, Itzulpena, Kanona, Kritika, Literatura, Sormena
Bloomek energia nahikoa eskaini zion (eta badakigu dinosauro zaharrari buruz ari garenean kikiltzeko moduko kopuruak mugitzeko gai zela) eskualde literario honen izaera espezifikoa definitzeari, beti imaginazioaren menderatze onberaren pean kontsideratu zuena. Bere...
2020-09 -27 | Bilbea, Emakumeak, Fantastikoa, Gerra, Idazlea, Literatura, Nobela, Pertsonaia
Ekaitza kanpoan dela idatzitako lerroak. Justuan iritsi gara estalpera, hogei minutu arinago utzi dugun etxera. Zortedun gara, mortuan ez baita halakorik. Ez behintzat Juan Rulforen pertsonaientzat, aipatzen ez den baina Jalisco omen parajetan, lurra behean eta hautsa...
2020-09 -27 | Emakumeak, Estiloa, Idazlea, Itzulpena, Literatura, Nobela, Poesia, Sormena
Poesiak nire sentimenduei egindako enboskada baten zaporea badauka, eleberriak kanpaina luze baten estratega bihurtzen nau eta nire hizkien armaden jeneral gisa jokatu behar dut nire piezak kokatuz: infanteria, artilleria ezarri behar ditut desbridatutako irudimenaren...
2020-09 -26 | Aberria, Erbestea, Hizkuntza, Idazlea, Laguntasuna, Maitasuna, Poesia
Nire lurra, nire anaiak, ametsak nireak. Urteen zalapartan orok galdu zuen niretasunaren poza. Ez ote nuen aski neure buruarekin besteengatik arduratzeko? Nire ez zen edozein bide batetan sartu nintzen. Denok ahaztu zintuztedan oroimena huts gauaren mugan eseri...
2020-09 -25 | Aberria, Bertsoa, Estiloa, Feminismoa, Maitasuna, Musika, Plazera, Poesia, Tradizioa
Jinko guztietan, amodioa da munduko poetek oro gehien kantatu dutena; baditu kantariak hala Groenlandiatarretan nola Kafreetan. Ipar Poloko eremu goietan soberaniazko hotzari horren laburra den uda darraikio, hegaztiak datozelarik eta zonbait egunen buru, zonbait...
2020-09 -25 | Aldizkariak, Antzerkia, Artea, Askatasuna, Erbestea, Gerra, Heriotza, Idazlea, Itzulpena, Saiakera, Sufrimendua, Zentsura
Nor da Walter Benjamin? Alemaniako idazle bat. Guti ezagutua gure artean eta Europako herri askotan ere bai. 1892.eko uztailaren 15ean jaio zen Berlinen, judu familia baten barrenean. Bere haurtzaroko giro hitsaren ondorio bezala, tenperamentu triste baten jabe egin...
2020-09 -25 | Eragina, Estiloa, Heriotza, Hizkuntza, Kritika, Nobela
Gortina astun batzuk erretiratu behar izan ditut euskara batuaren galerian sartzeko. Esana zidaten balio handiko koadroak ikusiko nituela bertan, baina oso ahul tristea baitzen bertako iluminazioa, aretoko arduradunarengana jo eta erregutu diot piztu ditzala argi...
2020-09 -19 | Poesia, Zoriontasuna
Barkamena eskatu nahi diet publikoki gorostiei eta orokorrean arantzadun landare guztiei, beraien kontra amildurik odola egin zidatelako neguan. Orain ordea udaberria airera botatako tiro bat izan da albiatik oinez doan jende guztiarentzat. Jadanik ur azpian daude, ur...
2020-09 -19 | Eragina, Fantastikoa, Hizkuntza, Idazlea, Lilura, Literatura, Sormena, Zoriontasuna
Artean ez nuen Hego Amerikako lurra oinkatu, mundu zabala amets zuèn 22 bat urteko mutil ameslaria nintzen arren; artean ere ez nuen liburu askorik irakurri —zaletasun hura garatzeko eragozgarri nituen futbol-entrenamenduak (Errealaren bigarren taldean jokatzen nuen,...
2020-09 -18 | Antzerkia, Askatasuna, Edizioa, Elkarrizketa, Hizkuntza, Idazlea, Laguntasuna, Literatura, Maitasuna
Garai bateko gure pobrezia kulturalak bazituen bere alde onak ere. Agitaziorako askatasuna zen bat; hau da, edonork egin zezakeen edozer dena egiteko zegoelako. Eta ezer ez zegoenez, ia inork ezin zezakeen esan gaizki ari zinenik. Dena zen ongi etorria, dena eskertzen...