2020-08 -31 | Aldizkariak, Askatasuna, Duintasuna, Egia, Elkarrizketa, Eragina, Erbestea, Hizkuntza, Injustizia, Umorea, Zentsura
«Nik papera erosten nuen, neure sakelatik, eta lana ere egiten nuen: inprimatze lana, azalak lotu, postaz bidali… (…) Lan guztia nik egiten nuen, Mirandek ez baitzuen erraztasunik esku-lanetarako». «Askok gu antiklerikaltzat jo eta gure aurka azaldu ziren....
2020-08 -30 | Askatasuna, Heriotza, Hizkuntza, Idazlea, Kritika, Lilura, Plazera, Poesia, Sufrimendua
Mirandegan haur ttiki bat zegoen, pagantasun ametsez beteriko haur ttiki zorionzale eta erotikoa; baiña, era berean, Nazismo ondorengo ankerkeria eta lohikeria guztiek zikindutako hogeigarren mendeko Mendebaltar ilun biurria ere bazegoen. Itxaropenik gabeko Herri...
2020-08 -29 | Aldizkariak, Antzerkia, Artea, Bertsoa, Irakurlea, Kanona, Literatura, Musika, Poesia, Saiakera, Sormena, Tradizioa
Arestik berpizkundearen zentzu historikoa ulertu bazuen eta, berari esker, berak lehenengo aldiz ahozko eta idatzizko literaturen arteko erlazioa kontzienteki eta historikoki birpentsatu bazuen, era berean, 60eko hamarkadan eta Ez dok amairu taldeari esker, eta...
2020-08 -29 | Askatasuna, Emakumeak, Kritika, Maitasuna, Pertsonaia, Plazera, Sormena, Zentsura, Zinema
Neskutsa ikusi aurretik nuen haren aditzera. Sarriren artikulu eder bat irakurriko nuen. Ezagutu aurretik ezagun izan nuen andrea, umea. Gizonezko lagun batek hartu zuen bere izena. Violet. Urteak eta urteak geroago ikusi nuen filma. New Orleans, 1917. Fantasia bat...
2020-08 -28 | Aberria, Aldizkariak, Askatasuna, Eragina, Fantastikoa, Hizkuntza, Idazlea, Kanona, Literatura, Maitasuna, Poesia, Sormena, Tradizioa
Ez dut uste euskal literatura inoiz izan denik batzuetan iruditu zaigun bezain zabal, osasuntsu edo handi. Literatura txiki bat daukagu, apenas tradiziorik gabea. Haragiari kariño gutxi izan diogu. Belaunaldien arteko elkarrizketa eskasa. Kooperatibismoa falta zaigu....