2020-08 -28 | Aberria, Aldizkariak, Askatasuna, Duintasuna, Egia, Eragina, Heriotza, Historia, Injustizia, Saiakera, Zoriontasuna
Txillardegiren bakardadea ez da independentzian errefuxiatzea, problemak hastantzea. Miseria guztiak zinez bizkarrean kargatuz da, aitzitik, Txillardegik nola nahi duen zeru izarraren kontenplazioa. Baina existentziaren azken zentzuaren larriz eta laborriz nahi du...
2020-08 -28 | Askatasuna, Beldurra, Egia, Gerra, Heriotza, Injustizia, Sufrimendua, Zoriontasuna
Erraiten deratzuegu guk ere hark bezala; begira duzuela, haizkora zuhaitzaren ondoari kheinatua dagokala; heriotzearen sega, onen, eta gaixtoen arrontatzeko, haiotza zorrotztua, eta prestatua dagoela. Eta bihia, onak, zeruko bihitegian ailtxatuko direla: eta lastoa,...
2020-08 -28 | Denbora, Lilura, Maitasuna, Plazera, Poesia, Zoriontasuna
Konturatzen zarenerako uda amaituko da. Orduan ugalduko dira azaloreak eta oreinak. Zurekin batera haziko dira. Erantziak izango dituzu sandalia bihurriak, eta ezingo zaitut labarretan besarkatu. Berdin dio. Hemen izan gabe maita zaitzaket, zure izena jakin gabe. Bizi...
2020-08 -28 | Aberria, Askatasuna, Hizkuntza
Arestiren bertso horiek entzuten ditudan guztietan, Koldo Mitxelenak kartzelan jarritako bertsoen errematea etortzen zait gogora: Beste holakorik ikusterako luza behar zaizu bizarra! 1940.an donostiarrek Kontxan irabazitako estropadaz ari da Koldo Mitxelena,...
2020-08 -28 | Aldizkariak, Askatasuna, Duintasuna, Estiloa, Gerra, Idazlea, Injustizia, Laguntasuna, Literatura, Sufrimendua, Zoriontasuna
Oroimena: «Ihes egiten zuen armadaren atzeko aldean jaio nintzen, airea eta ura maileguan eskatu nizkizuen sobran zenituzten auzoetan». Manuel Vázquez Montalbán 39an jaio zen, auzo hori El Raval da. «Izena ere aldatu diote –azaldu digu Beserrek–, demokraziarekin...
2020-08 -28 | Aldizkariak, Edizioa, Elkarrizketa, Irakurlea, Literatura, Sormena
Ni idazten hasi nintzenean, euskaraz argitaratzen ziren liburu ia guztiak irakurri ahal ziren. Literatura oso eskasa zen eta uste dut irakurle bokazioarekin hasi ginela idazten, orrialde gehienak zuri zeuden eta, irakurri nahi genukeena aurkitzen ez genuenez gero...
2020-08 -28 | Elkarrizketa, Idazlea, Literatura, Sormena
Edozer gauza egiteko kapaz naiz orri txuriaren edo trastoaren pantaila berdearen aurrean jarri beharrik ez izatearren: footing, bilerak, lokuluxkak, patata-tortilak…, baina azkenean ez dago ihesbiderik. Idazten ari naizenean ikaragarri erretzen dut. Badirudi nire...
2020-08 -28 | Elkarrizketa, Eragina, Estiloa, Heriotza, Hizkuntza, Idazlea, Lilura, Literatura
Barrendik ba zeuzkeat artesiak… edo horrela, barrendik oso hautsia negok, horrekin zerikusia ba duela pentsatzen diat. Gauza batekin hasi eta beste bat egin behar diat. Hortik agian estiloen haustura. Azkenengo obran ere horrela duk asko. Zer duk barrendik...
2020-08 -28 | Aberria, Aldizkariak, Askatasuna, Emakumeak, Fantastikoa, Feminismoa, Hizkuntza, Lilura, Poesia
Zer egingo neuke nik Banintza sorgina? Danentzat eznintzake Izango apaiña. Baiña beteko neuke Neure zeregiña Bakoitzari emonaz Bear dan ordaiña. Palu bat bikaiña, An jarri ikurriña, Igon mandi gaiña, A bai atsegiña! Neu mendiko nagosi Neu Erregiña… Euskal Erriak badau...
2020-08 -28 | Askatasuna, Gerra, Heriotza, Historia, Injustizia, Maitasuna, Nobela, Sufrimendua, Zoriontasuna
Umezaroko egunik zoriontsuenak trenbideko tuneletan gora eta behera eman genituen guk. Irudimenak betetzen zituen errealitatearen akatsak, eta falta genuen bakarra, kasik urtero huts egiten ziguna, edurra zen. Elaberri honetako lehen orrialdean, aldiz, edurra dago,...