Umezaroko egunik zoriontsuenak trenbideko tuneletan gora eta behera eman genituen guk. Irudimenak betetzen zituen errealitatearen akatsak, eta falta genuen bakarra, kasik urtero huts egiten ziguna, edurra zen. Elaberri honetako lehen orrialdean, aldiz, edurra dago, 1952ko hartan erruz bota baitzuen (itsasoa bera ere zuri ageri da orduko argazki zaharretan). Fotografietan ez dagoena maki(s)a da, fusila lepoan, Asturieseko mendietan gerrilan emandako urte luzeetako nekea hezurretan, goizaldez herrira ailegatua. Trenez edo.
Edorta Jimenez
Azken fusila liburuaren azal hegaleko testua, Susa, 1993ko azaroan