Je t’aime no pasarán wonderbra

2020-11-08

Wonderbra / arbola adarrean dago xoxoa
Kalte barik igaro du negua / wonderbra
Hain dago lodi hain dago baltz eta pottolo
Ekartzen dit gogora zure sujetadorea / wonderbra
Hain dago lodi hain dago pottolo xoxoa
Noiz egingo dugu lo elkarregaz lo / wonderbra
Jo eta gero elkarregaz lo arbola adarrean
Xoxoa pottolo lo elkarregaz maitea jo eta gero
Ze ondo egin dion neguak xoxoari / wonderbra
Hain dago baltz eta pottolo, baltz eta pottolo

Ala ez ote dago hori be / wonderbra / zure titiak legez
Barrua txiki eta lumak eder ai ene barruak txiki
Eta lumak eder ai ene baina zoragarri / wonderbra

(Ze gogoko izaten nuen zure sujetadore baltza
Wonderbra / Metaforarik barik
Xoxoa adarrean legez ene
Zure titi txikiak mailukiak / wonderbra)

Je t’aime no pasarán / wonderbra / arbola adarrean xoxoa
Behar zaitut lurrak behar duen legez euria / wonderbra
Maitea

Omar Nabarro

«Wonderbra», Haragizko amoreak, Susa, 2010

“Begiraidazu begietara… begietara esan dizut”, Eva Herzigoba, Wonderbraren 1994ko publizitate kanpaina