Poesia egitea da emozio bat hartu, azalera ekarri eta era kontrolatuan idatzi, euspena galdu barik. Hori peligrosoa da, buzoak egiten duena bezalakoa: hondoratu baina zorabioa datorren muga horretara ailegatu barik; gero deskonpresioa egin behar da, presio maila diferenteak dagozelako. Poesia sentimenduz egiten bada, jeiste hori da, eta deskonpresioa behar da. Nire kasuan behintzat peligrosoa da.
Edorta Jimenez
Zorion Zamakolaren elkarrizketa Euskaldunon Egunkarian, 1991ko abenduaren 7an