Zeru urdina beti, besterik ez dugu nahi orain

2020-09-30

Aresti gora eta behera Aresti. Euskalduna letraduna baina goiko zerutik ez du Gabrielek eskribidu. Euskal Herriko Poesiaren Egunaren ostean hasi naiz bizkaitarra berrirakurtzen eta antzeman dut etzaiola leitzen. Ezta arrastorik ere. Aipu aipagarri gehiago egingo zitzaion bestela okasionetan. Zutik diot hau Zerumortuak argitaragabean.

Denboretan idazle belaunaldi edo errelebo berri baten zain ernegatzen ibili ondoren etorri zaigu berri ona: zahar gaiztoa? ‘Lubaki’ deritza eta denetarik dagoela dirudi. Beren manifestua entzun beharko du lubizipean bizitzeko jaiotako honek. 18 urte dituen Xabier Aldai bat dago tartean eta ezin esan liburu txarra egin duenik: Bala zeru urdina, izkiriaturik aurkitu ditudan nire hitzak. Benetan. Arestiz geroz modernoena omen, bakarren bat kondenatu beharko ornen luke isiltzera aipatu liburuak. ‘Talomida kumeak’ ataleko lehen poemak —«(…) garaipenerako hezizten naute / aitaren soldatatik bizi naiz (…)»—, ‘Hau da azpeitio diot’ eta beste zenbait bala-hotsek ahots gazte indartsu bat badatorrela esan didate belarri-ixkinara.

Den-dena ere ez dela euritaz, larrazkenaz idazten aritzea, beraz. Ez eta marfilezko dorreetatik eginiko poesia veneziano usuala. Ez du kulpa handirik izango akaso iraintzera noan arke-tipoak, baina lizentzia eskatzen dut estralurtarrek saritutako eta estraliteraturtarrek publizitatutako poetika madarikatzeko Arestiren maneran: «Nire grazia izan zitekeen / Lazaro / Horrexegatik derriorrez / Behar dut abaro / Jendearteagoan nintzateke / Klaro naharo. / Motorrean goazela / Gure abidura ez da mauka / Baina edozein zakurttok espaloitik / Egiten digu kosk-keinu eta zaunka / Txikituko geniokeenean buru eta hanka. / Salióle al gitano / Un grano en el ano: / Erase el hermano cano / Signo de los tiempos / Poetando uno de tantos / Poetador de certámenes ganador / Tan sano tan malsano».

Bestelakoak baziren ere (poetastroak ginenean, ze trastoak!), geuk ere idazten genituen geure manifestuak, hain ginen gazte!, geure inbentziokoa ez zen zeru zuri urde inbentariatu haren aurka listu-ttu duela hamalau urte, agure guztiak gorroto genituenean, bikoak talde ginenekoan, saltzen ginenean garesti, e.a, e.a. Zeru urdina beti, besterik ez dugu nahi orain.

Jon Arano

«Arestiano», Euskaldunon Egunkarian, 1993ko urriaren 31n

Irudia: Adur Larrea, Gabriel Aresti: BioGrafikoa liburuaren biñeta