Badirudi nire kasko zahar honek ezin duela lerro bat bera ere erditu nikotinazko erregairik gabe

2020-08-28

Edozer gauza egiteko kapaz naiz orri txuriaren edo trastoaren pantaila berdearen aurrean jarri beharrik ez izatearren: footing, bilerak, lokuluxkak, patata-tortilak…, baina azkenean ez dago ihesbiderik. Idazten ari naizenean ikaragarri erretzen dut. Badirudi nire kasko zahar honek ezin duela lerro bat bera ere erditu nikotinazko erregairik gabe. 

Joxe Austin Arrieta

Jon Aranoren elkarrizketa, Euskaldunon Egunkarian, 1991ko martxoaren 2an


Irudia: Goitik ezkerretik hasita, idazle erretzaile saldoa; Osamu Dazai, Zora Neale Hurston, Juan Carlos Onetti, E.E. Cummings, T.S. Eliot eta Dylan Thomas