2020-08 -31 | Aldizkariak, Askatasuna, Duintasuna, Egia, Elkarrizketa, Eragina, Erbestea, Hizkuntza, Injustizia, Umorea, Zentsura
«Nik papera erosten nuen, neure sakelatik, eta lana ere egiten nuen: inprimatze lana, azalak lotu, postaz bidali… (…) Lan guztia nik egiten nuen, Mirandek ez baitzuen erraztasunik esku-lanetarako». «Askok gu antiklerikaltzat jo eta gure aurka azaldu ziren....
2020-08 -31 | Aberria, Askatasuna, Itzulpena, Umorea
Ez gara soilik zortzimilen eskalatzaileen, nazioarteko ospea duten sukaldarien eta munduko eszenatokirik onenetan kantatzen duten opera abeslarien herria; Tamara erditu zuen herria ere bagara eta hori onartu egin behar da. Konplexuak gainetik astindu behar ditugu,...
2020-08 -31 | Denbora, Gutuna, Idazlea, Kanona, Lilura, Nobela
Gaztetan gutako askok klasikoak gaindituta zeuden morroi batzuk zirela uste genuen, auto modelo zaharkituen antzera. Urteetan aurrera egin ahal ordea, kontrakoa hasi ginen pentsatzen, eta poliki-poliki gero eta liburu berri gutxiago irakurtzen genuen klasikoen...
2020-08 -31 | Lilura, Plazera, Poesia
Banintu bi hegal Joan nindaike berehala Zure lehio hegira Kantuz agurtzera Kanpoan euria dugu Entzuten ote duzu Ni ere euri banintz Joan nindaike berehala Zure teila hegira Kantuz agurtzera …Nere hedoitik Goizeko bortzetan....
2020-08 -30 | Askatasuna, Egia, Historia, Idazlea, Injustizia, Kanona, Kritika, Saiakera, Tradizioa, Zentsura
Gizakion adimen-mekanismo ezkutu desberdinak direla kari, errealitatea parametro ulergarrietara mugatzeko premiak maiz asko jokaera oroberdintzaile eta eskematizatzaileegiak erabiltzera bultzatzen du. Eta erabili ere, kategoria finkoak eta zalantzarik gabekoak...
2020-08 -30 | Bertsoa, Egia, Emakumeak, Feminismoa, Injustizia, Maitasuna, Poesia
Mila bederatzi ehun eta hirur hogoi ta hamabortzeko martxoan, Zeruko Argiak ekarri zituen Isabel delako baten arrangurak, bi pertsularik Donostiako Astoria-n emaztearen urtea zela eta, horietaz kantatu behar izan zituzten pertsuengatik. Nahiz frango arruntki...
2020-08 -30 | Egia, Kritika, Umorea
Bat hasi da eta jendeak jarraitu dio, hondamendia iragarri ohi duten hasmentako esaldi ustez xaloen zerrenda osatzen. Dibertigarria izan da, ia guztietan ados nagoelako: «Laburra izanen naiz», «Berez, nirea ez da galdera bat, gogoeta bat baizik», «Bide laburrago bat...
2020-08 -30 | Artea, Egia, Itzulpena, Kanona, Kritika, Zinema
Esaten saiatzen ari naizena zera da, Shakespearek ere King John idatzi zuela. Zu autorearen teoria defendatzen duen kritikari bat izango bazina pentsatuko zenuke Shakespeareren obra guztiak, soil-soilik bereak izatearren, maisulanak behar dutela izan? Hori...
2020-08 -30 | Aberria, Askatasuna, Duintasuna, Egia, Hizkuntza, Idazlea, Injustizia, Saiakera
Ezer irakurtzen al da herri honetan? Edo ezer ulertzen al da, irakurriz gero? Edota nahi dena eta nahi den bezala irakurtzen da dena, ulertzen da, esaten da, «koherentzia ez zait balio interesgarria iruditzen» antzeko zerbait, Jon Juaristik Txillardegiri buruz jaulki...
2020-08 -30 | Gerra, Hizkuntza, Idazlea, Irakurlea, Literatura, Poesia, Sormena
Jaio nintzen urtean, 1953. hartan, Konkordatua sinatu zen. Franco AEBek publikoki onetsia izan zen eta Solo ante el peligro filmatu zen. Plan de estabilización zelakoa hasi zen. Aita, ama eta guzti horren semea naiz. Eskorpioaren ezaugarriak betetzen ditut, oso...