2020-08 -30 | Artea, Egia, Emakumeak, Estiloa, Feminismoa, Idazlea, Kanona, Literatura
Oro har kontsideratzen da literatura gizonek egiten dutena dela. Neutroa. Eta guk egiten duguna da gauza berezi bat. Ni prest nago aitortzeko nire literatura hormonatua dela. Nire hormonek eragiten diotela literaturari nahiz eta duela gutxienez hogei urte nire...
2020-08 -30 | Gerra, Heriotza, Hizkuntza, Maitasuna, Poesia
Aitonaz galdetu dizu semeak eta gogotik joana zitzaizun aitaren begirada zurrun hura. Gogotik joana zitzaizun entenditzen ez zuen hizkuntzan gorroto zenuela esan zenionekoa. Gaur ez diozu zure semeari bere aitonak euskaraz zergatik ez zekien mintzatzen esplikatu nahi....
2020-08 -30 | Aberria, Aldizkariak, Eragina, Estiloa, Heriotza, Hizkuntza, Idazlea, Lilura, Poesia
Hilabete dexente joan dira harrezkeroztik. Zenbait idazle omendu nahi zituzten eta Bitorianori topa bat eskainiko al nion eskatu zidaten. Halako ohore handiari aurre egiteko merezimendu eskasak nituen nik, eta baliabide eskasagoak oraindik: abstemioa izan eta, jakina,...
2020-08 -30 | Emakumeak, Plazera, Poesia
Euria ari zuen nire klitori gainean. Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera: odoletan zeundela zirudien. Baina itzalak ziren, azalaren lautadara etzatera etorriak. Zure sexuak kearen usaina zuen, nabarra eta zaharra. Aldiz, ni urdina omen nintzen eta oxigenoa lapurtu...
2020-08 -30 | Denbora, Eragina, Hitzaurrea, Idazlea, Itzulpena, Lilura, Plazera
Urte asko direla, bizpahiru idazleren lanarekin topo egiteak egin ninduela literaturzale esan dezaket. Horietako bat Cortazar zen, noski. Horretan ez nintzen izan bakarra, gainera. Inoiz idatzi dut, guretzat —eta hemen plurala ez da baliabide erretorikoa, ertzak ongi...
2020-08 -30 | Askatasuna, Heriotza, Hizkuntza, Idazlea, Kritika, Lilura, Plazera, Poesia, Sufrimendua
Mirandegan haur ttiki bat zegoen, pagantasun ametsez beteriko haur ttiki zorionzale eta erotikoa; baiña, era berean, Nazismo ondorengo ankerkeria eta lohikeria guztiek zikindutako hogeigarren mendeko Mendebaltar ilun biurria ere bazegoen. Itxaropenik gabeko Herri...
2020-08 -30 | Bilbea, Egia, Eragina, Estiloa, Hizkuntza, Kanona, Nobela
Ez dago dudarik Kresala obea dana. Kresala dogu euskeraz egin danik nobelarik onenetakoa. Gaia, tartea, pasarteak, bizitasuna, gatza, errealidadea… Indarra dauka, bai nobela bezela, ta bai izkuntzaren aldetik. Kresalan azaltzen dan guztia da egilleak...
2020-08 -29 | Idazlea, Irakurlea, Poesia
Liburu honi falta zaion zatia beha ezazu, hor, zure etxean nonbait gorderik dago. zure eta neurearen arteko bidea erdiraino ibiltzen saiatu naiz; ezin ninteke aurrerago joan. zure zureari diodan begiruneak ez dit gehiagora uzten. Joxean Artze Eta sasi guztien...
2020-08 -29 | Aldizkariak, Edizioa, Eragina, Hizkuntza, Irakurlea, Literatura, Sormena
1995a zen gure hastapenean, eta literaturatik pixka bat atera eta zabalago jokatuko zuen kultur aldizkari berezi eta heterodoxo baten premia sumatzen genuen: gai serio eta umoretsuak konbinatu beharko zituen, gauza interesgarriak eskaini, hizkera eta edukien aldetik...
2020-08 -29 | Artea, Edizioa, Elkarrizketa, Emakumeak, Eragina, Estiloa, Hizkuntza, Idazlea, Literatura, Poesia, Sormena
Zer eman dizu poesiak? Trinkotasuna, emozioa eta erritmoa zaintzeko abilezia eta gustua. Hizkuntzari mila buelta emateko ohitura. Beharbada, horrela, espontaneitatea galtzen da, jarioari uko egiten zaio, eta zuzenketaren unea zentral bihurtzen da: hitzei behin eta...