Ez dago dudarik Kresala obea dana. Kresala dogu euskeraz egin danik nobelarik onenetakoa. Gaia, tartea, pasarteak, bizitasuna, gatza, errealidadea… Indarra dauka, bai nobela bezela, ta bai izkuntzaren aldetik. Kresalan azaltzen dan guztia da egilleak bizitakua… Garoa berriz, motela da; bertako pertsonajietan ez dago Kresalan bezalako egiazkorik. Ezaguna da egilleak berak bizi ez ebala… Agiri-agirian dago Txomin Agirrek Kresala bere bizitzaren barruan eroiala, ta Garoa azalez. Kresalagaz ez deutsa bere denborako nobelagilleeri zorrik. Arro erakutsi geinkean nobela.
Juan San Martin
Enrike Zabala, Euskal literatura alfabetatzeko, Pax, 1979