2020-09 -6 | Edizioa, Idazlea, Ipuina, Irakurlea, Lilura, Umorea, Zoriontasuna
Ideia bururatu zitzaidan, etxera etorri eta arrapalada batean idatzi nuen. Nire alabak ez ditu nire liburuak irakurri ohi, baina ipuineko orrialde batzuk eman nizkion eta hura liburuetakolakoa zela esan zidan. Hau da, literatura zela ikusi zuen, eta horrek lasaitu...
2020-09 -3 | Edizioa, Eragina, Estiloa, Hizkuntza, Itzulpena, Kritika, Lilura, Poesia
Ez nuke jakingo esaten zerk eraginda, baina Paul Verlainen Chanson d’automne poema etorri izan zait gogora egunotan. Verlainen poema eta Arestiren itzulpena, neurri batean, biak bat baitira niretzat; bata entzun edo ahoskatzen hasi orduko, bestearen oihartzuna...
2020-09 -3 | Aldizkariak, Emakumeak, Estiloa, Fantastikoa, Gutuna, Ipuina, Kritika, Lilura, Literatura, Sormena, Umorea
Badu Julio Cortazarrek «Hay que ser muy tonto para» izeneko kontakizuna. Bere buruaren satira zintzoa, Cortazar bera baita izenburuan tontotzat jotzen den hori. Luma zorrotz eta jostariz idatzia, ohi zuen distirarekin. Cortazar Cortazarren burla eginez, esango balu...
2020-09 -3 | Askatasuna, Elkarrizketa, Eragina, Idazlea, Kanona, Kritika, Lilura, Poesia, Sormena, Sufrimendua
Leopoldo María Panero anaiak uztailaren bukaera aldera ihes egin du Arrasateko psikiatrikotik eta Kanarietara joan da, Claudio Rizzo idazle italiarrarengana (batera argitaratu dute beren azkena: Tensó). Aurretik Espainiako beste zenbait zoroetxetan egon bazen ere,...
2020-09 -3 | Askatasuna, Emakumeak, Lilura, Nobela, Plazera
Mariarena pikuaren sublimazioa zen, eta halaxe izaten segi dezan desiatzen diot. Uler bedi haren izena ez zela Maria, baina haren alua jainkoaren amarenaren parekoa zen, horrelako amarik inoiz izan bada. Ezta Isla Correyeroren poema hura berarentzat egina izan balitz...
2020-08 -31 | Denbora, Eragina, Estiloa, Fantastikoa, Irakurlea, Lilura, Literatura, Nobela
La hojarasca-eta lehenagokoak dira, baina nik Cien años de soledadekin ezagutu nuen, 1969ko udan. 22 urte bete berriak nituen. Ez dut gogoratzen nork gomendatu zidan, baina bai zein baldintzatan irakurri nuen: aita hilberria zen, ahizpa ezkonberria, ama kanpoan...