2022-05 -2 | Aberria, Askatasuna, Duintasuna, Egia, Erbestea, Gerra, Injustizia, Itzulpena, Nobela, Zentsura
Pereirak dioenez, aita Antonio zutitu eta aurrean jarri zitzaion mehatxuzkoa iritzi zion aurpegiera batekin. Aizak Pereira, egoera !arria duk eta norberak bere erabakiak hartu behar ditik, ni elizgizona nauk eta men egin behar zioat hierarkiari, baina hi, katoliko...
2021-11 -28 | Askatasuna, Egia, Injustizia, Itzulpena
Zin egin behar dugu ez dugula berriro inoiz Kaligularen konplize izango bere zaldia prokontsul izendatu nahi duenean.Ez daude egia bakarrak, ezta azken borrokarik ere, baina posible da oraindik egia posibleen bidez egia ez agerikoen aurka orientatzea eta horien aurka...
2021-04 -21 | Aberria, Askatasuna, Egia, Erbestea, Gerra, Heriotza, Historia, Injustizia, Saiakera, Sufrimendua
Erakunde berri bati, programa, estrategia eta taktika zegozkion. Eta hura guztia definitu gabe zegoen. Esan beharrik ez dago. Demokratikoki jokatzekotan, Bilera Nagusia egin behar zela uste genuen («asanblada» hitza ez zen oraindik erabiltzen); eta gure egoera...
2021-02 -8 | Aldizkariak, Artea, Askatasuna, Denbora, Eragina, Estiloa, Hitzaurrea, Idazlea, Laguntasuna, Literatura, Poesia, Sormena, Tradizioa
l975eko udaberriaren bukaera zen, artean borrero nagusiak bizi-bizirik zirauen eta bazirudien geure bihotz lotsatietan oraindik hainbeste leku zabal eta hutsik zegoela edozein gauzarekin betetzeko prest, baita lilurazko esperantza nimiño batekin ere. Amaitua...
2021-01 -8 | Aldizkariak, Askatasuna, Duintasuna, Eragina, Estiloa, Hizkuntza, Idazlea, Itzulpena, Lilura, Literatura, Nobela, Sariak, Sormena, Zentsura
Bitxia bada ere, artikulu hau Pedro Miguel Etxenike aipatuz hasi nahi dut. Nik miresten dut Pedro Miguel. Susmatzen dut ez nintzela gauza askotan sekula berarekin konforme egongo, baina, aldi berean, uste dut oso tipo bizkorra dela. Gutxi bezala bizkorra. Herri...