2020-09 -7 | Artea, Denbora, Eragina, Lilura, Poesia, Sormena
Sotoan txiroak eta saguak bizkar gainean marinel andana zubian mozkorrik lo kapitaina hutsik burdinaren diru-zakuak Aspaldi itzalita kostako suak txatarra-biltegi portu izana etxe uretan be beti izaina eta gorrotozko aho-keruak. Gehryk behingoan jakin egia:...
2020-09 -6 | Edizioa, Idazlea, Ipuina, Irakurlea, Lilura, Umorea, Zoriontasuna
Ideia bururatu zitzaidan, etxera etorri eta arrapalada batean idatzi nuen. Nire alabak ez ditu nire liburuak irakurri ohi, baina ipuineko orrialde batzuk eman nizkion eta hura liburuetakolakoa zela esan zidan. Hau da, literatura zela ikusi zuen, eta horrek lasaitu...
2020-09 -3 | Askatasuna, Emakumeak, Lilura, Nobela, Plazera
Mariarena pikuaren sublimazioa zen, eta halaxe izaten segi dezan desiatzen diot. Uler bedi haren izena ez zela Maria, baina haren alua jainkoaren amarenaren parekoa zen, horrelako amarik inoiz izan bada. Ezta Isla Correyeroren poema hura berarentzat egina izan balitz...
2020-08 -30 | Gerra, Hizkuntza, Idazlea, Irakurlea, Literatura, Poesia, Sormena
Jaio nintzen urtean, 1953. hartan, Konkordatua sinatu zen. Franco AEBek publikoki onetsia izan zen eta Solo ante el peligro filmatu zen. Plan de estabilización zelakoa hasi zen. Aita, ama eta guzti horren semea naiz. Eskorpioaren ezaugarriak betetzen ditut, oso...
2020-08 -28 | Aberria, Aldizkariak, Askatasuna, Eragina, Fantastikoa, Hizkuntza, Idazlea, Kanona, Literatura, Maitasuna, Poesia, Sormena, Tradizioa
Ez dut uste euskal literatura inoiz izan denik batzuetan iruditu zaigun bezain zabal, osasuntsu edo handi. Literatura txiki bat daukagu, apenas tradiziorik gabea. Haragiari kariño gutxi izan diogu. Belaunaldien arteko elkarrizketa eskasa. Kooperatibismoa falta zaigu....