2024-07 -4 | Itzulpena, Kritika, Sormena, Umorea
Imajinatu: kritikari bat iritsi da zeruko ateetara. «Eta zuk zer egin duzu?», galdetu dio San Pedrok. «Tira», dio hildakoaren arimak, «nik gauzak kritikatu ditut». «Barkatu?». «Badakizu, beste batzuek gauzak idazten zituzten, antzezten zituzten edo marrazten zituzten...
2024-05 -30 | Beldurra, Injustizia, Itzulpena, Poesia, Sufrimendua
Segur asko orain bezalaxe izango da. Esnaturik izango naiz, pasiloan ibiliko gora eta behera. Meategitik irteten den meatzariaren modura, etxe osoaren isiltasunetik igoko zait, bat-batean, igogailuaren zurrunga. Entzutera paratuko naiz ate burdinazkoen zaplastekoak,...
2024-04 -29 | Askatasuna, Duintasuna, Gerra, Heriotza, Historia, Itzulpena, Poesia
Ohorea bizitzean beren Thermopylak mugatu dituzten eta gordetzen dituztenei. Inoiz ere betebeharrari itzuri gabe; zuzen eta artez beren ekintza guztietan, baina errukiz eta bihotz onaz ere; eskuzabal aberats badira, eta pobre direlarik ostera ere apur bat eskuzabal,...
2024-04 -21 | Idazlea, Itzulpena, Literatura, Sormena
Idazten ez dutenek uste dute literatura isolamenduan kozinatzen dela, eta ez da guztiz egia. Bizitzaren epelean kozinatzen da. Normalean, buelta eman eta ideiak metatu behar izaten dira, hitz bihur daitezen. Paco Ignacio Taibo II Rodolfo Walshi buruz La esperanza...
2024-04 -20 | Aberria, Askatasuna, Erbestea, Gerra, Historia, Injustizia, Itzulpena, Lilura
Javier Arzuaga Lasagabaster naiz ni. Abizenek diote, baina inork dudarik balu, letra guztiekin esango dut, euskaldun peto-petoa. Oñatin, Gipuzkoan, ekarri ninduten mundura, doi-doi duela laurogeita bi urte + berrogeita hamar egun. Abade ohia naiz, ustez Eliza...
2024-04 -9 | Emakumeak, Itzulpena
Zenbaitek bere burua emakume-ezagutzaile ontzat ohi dauka, emakume bakoitzarekin errore berberak errepikatzen dituelako. Max Frisch Joxe Austin Arrietak euskaratua Irudia: Max Frisch 1966. urtean. Max Frisch Artxiboa, Zurich