Thermopylak

2024-04-29

Ohorea bizitzean
beren Thermopylak mugatu dituzten eta gordetzen dituztenei.
Inoiz ere betebeharrari itzuri gabe;
zuzen eta artez beren ekintza guztietan,
baina errukiz eta bihotz onaz ere;
eskuzabal aberats badira, eta
pobre direlarik ostera ere apur bat eskuzabal,
ahal duten guztia lagunduz;
beti egia erranez,
baina aiherrik gabe gezur egiten dutenentzat.

Eta ohore handiagoa dute merezi
igartzen diotenean (eta askok diote igartzen)
Ephialtes agertuko dela azkenean,
eta medoek akabantzan garaituko dutela.

Konstandinos P. Kavafis

«Thermopylak», Poema-antologia (Pamiela, 1995), Andolin Eguzkitzak eta Olga Omatosek euskaratua

Irudia: Soldadu espartarrak friso batean