Ezkutuko bizimodua

2024-05-30

Segur asko orain bezalaxe izango da. Esnaturik izango naiz,
pasiloan ibiliko gora eta behera. Meategitik irteten den
meatzariaren modura, etxe osoaren isiltasunetik
igoko zait, bat-batean,
igogailuaren zurrunga. Entzutera paratuko naiz
ate burdinazkoen zaplastekoak, eta oinotsak
eskailburuan, eta igarri egingo diot
txirrinaren larritasuna dardarka hasiko den uneari.
Nor diren jakingo dut. Berehala irekiko diet. Dena galdurik,
sar daitezela dena esan beharko diedan horiek.

Gabriel Ferrater

«Ezkutuko bizimodua», Zenbait poeta katalan: Antologia (Ibaizabal, 1997), Gerardo Markuletak euskaratua

Irudia: Guardia zibilak frankismoan