2020-08 -29 | Askatasuna, Estiloa, Fantastikoa, Kritika, Lilura, Nobela, Poesia, Sormena
Lilura ur bazterrik gabeko itsasoa da, beti bat izan arren egunero aurpegi desberdinez agertzen zaiguna, noiz neskatxa urdin, atzo edari zakar, bihar porturik gabeko nabigazioaren magal. Bere uneak ditu lilurak, usain minak haren gorputz desiratuak ispiluetako...
2020-08 -29 | Aberria, Denbora, Egia, Gerra, Lilura
Gera zaitez gure artean, Anatoli. Egun batzuk gehiago. «Karpov, Atarrabian» irakurri nuenean, irribarre egin nuen, otu baitzitzaidan Atarrabia era guztietako jainkoentzat restop bat izan zitekeela, bost tour irabazitako jainkoarekin gogoratzean. Ez alde egin oraindik,...
2020-08 -29 | Aberria, Askatasuna, Edizioa, Gerra, Hizkuntza, Lilura, Maitasuna
Agosti Xaho Lagarde Atharratzen sortu zen 1811ko urriaren 10ean. Hamar urterekin Oloroeko apezgaitegira joan zen bigarren mailako ikasketak burutzera. Handik Parisa joan zen 1831an legeen ikasle. Dena dela, eta legeak ezezik, Frantziako hiriburuan ekialdeko hizkuntzak...
2020-08 -29 | Askatasuna, Eragina, Itzulpena, Lilura, Literatura, Nobela, Pertsonaia, Plazera, Zinema
Flint kapitainak urte luzeetan bildu zuen bere altxorra. Urte luzeetan eta odol eta atsekabe askoren truke, hamaika itsasuntzi eder hondoratuz, makina bat gizon ausart uretara botata eskuak loturik. Walrus itsasuntzian zeharkatu zituen itsasoak eta behin batez altxor...
2020-08 -28 | Egia, Historia, Itzulpena, Lilura, Maitasuna, Musika, Plazera, Sormena, Zoriontasuna
Historia osoa ezagutu nahi nuen, neurea, geurea. Eta ahalik eta hobekien ulertu nahi nuen. Bere eragin gaiztoenak eta bere indar ilunak uxatzeko. Bere edertasuna eta boterea ospatzeko eta haren gorazarre egiteko. Historia hori ongi kontatzeko, nire lagunei, nire...
2020-08 -28 | Denbora, Lilura, Maitasuna, Plazera, Poesia, Zoriontasuna
Konturatzen zarenerako uda amaituko da. Orduan ugalduko dira azaloreak eta oreinak. Zurekin batera haziko dira. Erantziak izango dituzu sandalia bihurriak, eta ezingo zaitut labarretan besarkatu. Berdin dio. Hemen izan gabe maita zaitzaket, zure izena jakin gabe. Bizi...