Historia osoa ezagutu nahi nuen, neurea, geurea. Eta ahalik eta hobekien ulertu nahi nuen. Bere eragin gaiztoenak eta bere indar ilunak uxatzeko. Bere edertasuna eta boterea ospatzeko eta haren gorazarre egiteko. Historia hori ongi kontatzeko, nire lagunei, nire familiari eta zuri. Ez dakit lortu dudan. Hortxe dago deabrua beti, geure bizkarrean nonbait, baina horixe da gaztea nintzenean egin nuen promesa, neure buruari egin niona eta zeuri egin nizuna. Eta hori izan da urte hauetan guztietan izan dudan helburua. Otoi luze eta zaratatsu baten antzera aurkeztu dut, magia trikimailua bailitzan. Zure arima balantzan jarri nahi nuen, gero zuk beste batzuena balantzan jartzeko. Bere izpiritua oinordetzan utzi nahi izan dizut, zeuk irakurri, entzun, abestu eta aldatu dezazun. Zeuk, zeure odolarekin. Horrela, nire historiak zeurea indartu eta lagunduko duelakoan. Zoaz, beraz, eta konta ezazu historia hori
Bruce Springsteen
Born to Run (Simon & Schuster, 2016), Irati Jimenezek euskaratua
