Eskola
Kanpoan ilhuna:
nehon ez argirik
ikhara, ilhuna,
zuziena baizik
Koño, itxaron egin behar, zer den, zer datorren
Joxe Azurmendiri: Lehenengotan galduta nenbilen ni. Ezin nuen harrapatu ezer. Ikusten nizkian kaleak, kotxeak, abiadura. Hori da diodan txundidura edo delako ez dakit ba zer. Zerbait entzuten duzu. Zerbaitek jotzen zaitu. Zerbait erortzen zaizu gainetik barrura. Eta...
Tarantino zine zuzendariaren elikagaiak diruditen pasadizo asko eta asko
Har bezate beste udalerrik eta enpresek, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak hartu duten literatur ardura, eta sortu daitezela hamaika Igartza idazle gazteentzako beka bazter guztietan. Horien arrimura jaio liburuek, Jasone Osoren Korapiloak (Elkar, 2001)...
Nire amaren neurria
Ez dakit esan ote dizudan: nire ama txikia da eta oin puntetan jarri behar da ni musukatzeko. Aspaldi ni goratzen nintzen hari musua lapurtzeko, pentsatzen dut. Bizitza eman dugu goratzen eta makurtzen bilatzeko neurri zehatza elkar maitatu ahal izateko. Begoña Abad...
Anfeta hutsa zara, Gabriel Aresti Segurola
Susa argitaletxeari heldutasun agiria eman beharko diote, horretan patentea dutenek, kaleratu berria duen azken lanarekin —Gabriel Arestiren literatur lanak— orain arte euskal herrian inork ere egin gabeko lana burutu bait du. Hots, halako idazle hain oparo baten lan...
Ondo idatzi eta irakurri nahi duen guztiak behar du ikasi idazle puntakoenen lanetan ikusten
Mikel Lasak gertutu duen lan eder honek baditu oso jakingarri diren hiru alderdi gutxienez: 1) Euskerak gora-bidean aurkitzen dituen oztopoak, asko eta handiak dira; poesia berrian langile ugari eta on asko baditu ere, ipui eta novelak eskatzen dituzten bide...
Suizida izanen litzateke daukagun altxor hori mespretxatzea, guk baino hobeto eta biziago gurasoek zerabilten hizkera hori ahaztea
Uste diat suizida izanen litzatekeela daukagun altxor hori mespretxatzea, guk baino hobeto eta biziago gurasoek zerabilten hizkera hori ahaztea. Saiatu nauk hori asimilatzen, erreparatzen, amak hau nola esaten du, denok egin behar izan dugun erreziklajea, eta gero...
Ez da autoinmolazio bat, erretzen diren gauzei egindako gorazarrea baizik, gu geroni, horien artean, zelulen oxidazioaren biktima
Batzuetan, geure buruari entzutean, irudi lezake gure nortasuna eta patua bera anekdoten gainean ote dauden eutsita. «Orain eta hemen lehen pertsonan kontatzera noan guztia anekdotikoa da» dio Mikel Sotok printzipio deklarazio bat den poeman. «Orain eta hemen lehen...
Ez neuke bildurrik izango euskaldun guztien aurretik, Aitaren ordez edo Aitagaz batean, neure erriko etsaien kontra, aizkora bat eskuan dodala ioateko
Andre Luziaren itz-zaparrada guztia irri-barre gozo bategaz entzun eban Mendiolako alaba bakarrak. Baiña bere Amak azkenengo itzak esan zituanean, aingeru zoragarriaren arpegia gorritu zan bat-batera, bere begiak malkoz bete ziran, bere biotza mugidaldatu zan, eta...
Zure Aur besoetakoa ia buruz ikasi dut
Zure AUR BESOETAKOA ia buruz ikasi dut. Irakurriago eta atseginago zait, bene-benetan. Eleberri benetan berria eta egun-egungoa. Ez dakizu zenbat deirotzen dudan oraindaino argitara gabe idaukitzea. Baiña erabakita nago, eta nik uste laister asiko naizela irar-lanean,...








