Joxe Azurmendiri:
Lehenengotan galduta nenbilen ni. Ezin nuen harrapatu ezer. Ikusten nizkian kaleak, kotxeak, abiadura. Hori da diodan txundidura edo delako ez dakit ba zer.
Zerbait entzuten duzu. Zerbaitek jotzen zaitu. Zerbait erortzen zaizu gainetik barrura. Eta ez dakizu. Eta esaten duzu: Hau ikusi egin behar dut; hemen bada zerbait, barruraino jotzen zaituena. Baina, koño, itxaron egin behar, zer den, zer datorren.
Bat konturatzen denerako, «hau hemen zegok», denbora handia joaten zait neri.
Bitoriano Gandiaga
«Joxe Azurmendiri», Uda batez Madrilen [Liburugaia], daktilografiatua, 147 orria, 1976-1977